Menua deskargatu (3. hiruilekoa)
Jangela-zerbitzuan, bazkaria emateaz gain, higiene eta osasun-ohiturak lantzen eta zaintzen ditugu.
Jangela zerbitzuak Kudeaketa Zuzena deituriko gestio mota du. Arduradun nagusia Izaskun Azkue izango da.
Enpresa hornitzailea Ausolan izango da, enpresa horrek kontratatzen ditu zaintzaileak eta officeko langileak.
Prezioak Hezkuntza Sailak jartzen ditu eta hauek dira:
-
-
- Haur Hezkuntza 2 urte: 4’60 € eguneko eta 81,50 €/hileko
- Haur hezkuntza 3,4,5 urte eta Lehen hezkuntzako, garraio eskubide gabe 4’60€ eguneko eta 81,50 € hileko
- Haur Hezkuntza 3, 4, 5 urte eta Lehen Hezkuntza garraio eskubidea duena: 3,30€ eguneko eta 58,50 € hileko
- Eskolan tarteka bazkaltzen gelditzen diren ikasleak: 5,20 € eguneko
-
Funtzionamendua:
- HHko eta LH 1-2 mailako ikasleak 12:30ean sartuko dira eta LH 3-4-5-6 mailako ikasleak 13:30ean
- Jangelan sartu aurretik eskuak garbituko dira
- HHko ikasleek jangelan bakarrik erabiliko duten mantala beharko dute
- Ohitura egokiak landuko dira
- 2 urtekoek siesta egingo dute, 3 urtekoek ere egin ahal izango dute
- Autobus-zerbitzua goiz eta arratsaldez eskaintzen da eta zaintzaileak daude ikasleezarduratzeko
- Zerbitzua erabat doakoa da
- Garraio zerbitzua ondoko hauek erabiliko dute:
- Auzotakoak HH etaLHko ikasleak garraiatuak baitira
- Aita Lertxundiko ikasleak Hezkuntza Sailak garraiatutzat hartu ez arren
- Erdi guneko HH eta LHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleak nahiz eta Hezkuntza Sailak garraiatutzat ez hartu
- Ikasleek garaiz egon behar dute autobus geltokian
- 8 urte bitarteko haurren bila norbaitek irten behar du autobus geltokira
- Ikasle bakoitzari geltoki jakin bat tokatzen zaio, hori erroladaren arabera egiten da
- Eskolako edozein ikaslek erabil dezake
- Goizeko :07:30tatik 9:00tara
- Zerbitzu hau erabiltzekotan eskolara ekarri behar dira haurrak
- Egunero nahiz tarteka erabil daiteke
- Erabili behar izanez gero, aurrez jakinarazi behar da
- Ordainketa:
- HH 2ko ikasleek doan
- Lau motatako zerbitzua dago. Bakoitzaren arabera eta seme-alaben kopuruaren arabera prezioa aldatu egiten da
Ordainketa hilaren bukaeran egingo da domiziliazioen bidez.
Zerbitzu hau eskolako guraso-elkarteak antolatzen du.
Batez ere, kirol eta kultur jarduerak izaten dira.
Kirolak
ASTELEHENA
|
ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA |
16:00-17.15 LH1A+LH1B
|
16:00-17:15 LH2+LH6 | 16.00-17:15 LH4 | 16:00-17:15 LH3A+LH3B | 16:00-17:15 LH5A+LH5B |