Hasiera »

 

Menua deskargatu (3. hiruilekoa)

Jangela-zerbitzuan, bazkaria emateaz gain, higiene eta osasun-ohiturak lantzen eta zaintzen ditugu.

Denbora librean jolasak eta tailerrak antolatzen dira eta liburutegia erabiltzeko aukera dute haur eta gazteek.
Haur txikientzat siesta egiteko aukera eskaintzen da.

Jangelan Kudeaketa Zuzena deituriko gestio motarekin jarraituko dugu. Arduradun nagusia Izaskun Azkue irakaslea izango da.

Enpresa hornitzailea Ausolan izango da, enpresa horrek kontratatzen ditu zaintzaileak eta sukaldariak.

Prezioak Hezkuntza Sailak jartzen ditu eta hauek dira:

Haur Hezkuntza 2 urte: 4’60 € eguneko eta 81,50 €/hileko.

Haur hezkuntza 3,4,5 urte eta Lehen hezkuntzako, garraio eskubide gabe 4’60€ eguneko eta 81,50 € hileko. DBH: 4,60 € eguneko eta 49,50 € hileko.

Haur Hezkuntza 3, 4, 5 urte eta Lehen Hezkuntza garraio eskubidea duena: 3,30€ eguneko eta 58,50 € hileko. DBH: 3,30 € eguneko eta 35,50 € hileko.

Eskolan tarteka bazkaltzen gelditzen diren ikasleak: 5,20 € eguneko.

Arauak:

  • Haur Hezkuntzako ikasleak 12:30ean sartuko dira, Lehen Hezkuntzakoak 12:45ean eta DBHkoak 13:30ean.
  • Jangelan sartu aurretik eskuak garbituko dituzte denek.
  • Haur hezkuntzakoek jangelan bakarrik erabiliko duten mantala beharko dute.
  • Lehen Hezkuntzakoek oihalezko aho zapia eta hortzetako zepiloa, poltsa itxi batean jasota, ekarriko dituzte izenarekin.
  • Bazkaltzen dutenean mahaian eserita itxarongo dute gehienek bukatu arte.
  • Ohitura egokiak landuko dira: eskuak garbitu, kubiertoak egoki erabili….
  • Bazkal ondoren jarduera desberdinak antolatzen dira adinaren arabera.
  • 2 urtekoek siesta egingo dute, 3 urtekoek ere egin ahal izango dute.

 

 

  • Autobus-zerbitzua goiz eta arratsaldez ematen da, eta zaintzaileak daude ikasleezarduratzeko.
  • Zerbitzua erabat doakoa da.
  • Garraio zerbitzua ondoko hauek erabiliko dute:
    • Auzotakoek (HH, LH); Aita Lertxundiko ikasleak ez ditu garraiatutzat hartzen Hezkuntza Sailak nahiz eta garraioa erabili.
    • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek (erdi gunekoak) nahiz eta Hezkuntza Sailak garraiatutzat ez hartu
  • Ikasleek garaiz egon behar dute autobus geltokian.
  • 8 urte bitarteko haurren bila norbaitek irten behar du autobusera, bere bila inor azaltzen ez bada eskolara itzuliko da.
  • Ikasle bakoitzari geltoki jakin bat tokatzen zaio, helbidearen arabera ezarrita dagoena.

  • Eskolako edozein ikaslek erabil dezake.
  • Goizeko :07:30tatik 9:00tara eta 16:00etatik 17:00etara da.
  • Zerbitzu hau erabiltzekotan eskolara ekarri behar dira haurrak
  • Egunero nahiz tarteka erabil daiteke.
  • Erabili beharra baldin badaukazue aurrez eskolara deitu eta jakinaren gainean jarri.
  • Ordainketa:
    1. HH 2ko ikasleek doan
    2. Lau motatako zerbitzua dago. Bakoitzaren arabera eta seme-alaben kopuruaren arabera prezioa aldatu egiten da.

 Ordainketa hilaren bukaeran egingo da. Ikasle bakoitzari ohar bat emango zaio ordaintzeko kopurua eta ordainketa egiteko kontu zenbakia adieraziz.

 

Zerbitzu hau eskolako guraso-elkarteakantolatzen du.

Batez ere, kirol eta kultur jarduerak izaten dira.

Kirolak

Kostako eskolen arteko txapelketetan parte hartuko dute ikasleek.

Ikasleak bi kategorietan banatuta daude:

Benjaminak (3. eta 4. maila)

  • MISTOA: LH3A, LH3B
  • MUTILAK: LH4
  • NESKAK: LH4

Kirolak: futbola, saskibaloia eta eskubaloia.

* Alebinak  (5. eta 6. mailak)

  • Mutilak: LH 5, LH6
  • Neskak: LH 5, LH6

Kirolak: futbola, saskibaloia eta eskubaloia.

Entrenamendu saioak

Alebinak:

    Entrenatzaileak
LH5-6(N) asteazkena 16:15-17:15

Igor Ostolaza

Rafa Glez Txabarri

LH5(M) astezkena 16:15-17:15

Gorka Larrañaga

Alex Agirre

LH6(M) martes 16:30-17:30

Jon San Sebastian

Oscar Hernandez

 

Benjaminak:

    Entrenatzaileak
LH3(N) ostirala 16:30-17:30

Arkaitz Agirre

Joxeba Altuna

LH3(M) osteguna 16:30-17:30

Eneko Kaperotxipi

Iker Santamaria

LH4(N) ostirala 16:30-17:30

Arkaitz Agirre

Joxeba Altuna

LH4(M) asteazkena 16:30-17:30

Gorka Larrañaga

Alex Agirre

 

Aurrebenjaminak: 

    Entrenatzaileak
LH1 astelehena 16:30-17:30 Joseba Del Olmo
LH2 asteartea 16:30-17:30

Antton Iturain

Alex Mugika

 

Jarduera guzti hauen gidaritzan Kirol batzordea dago eta guraso guztien laguntza eskatzen dute.