- IKT IKASTETXE EREDU PROIEKTUA
- IKASKETA KOOPERATIBOKO PROIEKTO METODOLOGIKO
- ELKARBIZITZA PROIEKTUA "BIZIKASI"
- ZIENTZIA PROIEKTUA HAUR HEZKUNTZAN
- ADIMEN EMOZIONALA PROIEKTUA HAUR HEZKUNTZAN
- HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA
- INGURUMEN PROIEKTUA
- MUGIMENDU AUTONOMOKO PROIEKTO METODOLOGIKO
- PATIOKO PROIEKTUA "PATIO BAKARRA, HAMAIKA AUKERA"
- HEZKUNTZA INDARTZE PROIEKTUA "BIDELAGUNA"
Baratza: ingurumen departamendutik planifikatuko da eta HH eta LHko zikloak pasako dira bertako lanak egiteko
Honen helburua ez da produktuak saltzea, ikasleek nondik eta nola sortzen diren ikustea baizik.
Konposta: eskolako hondakin organikoen kudeaketa. LHko 2. et 3. zikloko ikasleek eta DBH1eko ikasleek konpostaren jarraipena aurrera eramango dute.
Ingurumena: kurtsoan zehar ingurumena maitatzeko eta babesteko proiektu ezberdinak landuko ditu.
Idazleak eskolan: irakurtzeko zaletasuna lantzeko asmoz idazle bat edo bi etorriko dira eskolara.
Ipuin kontalaria: ingelesezko ipuin kontalaria etorriko da eskolara
Udal Literatur eta marrazki lehiaketa: LH3tik DBH4 bitarteko ikasleek gure herrian antolatzen den literatur eta marrazki lehiaketan parte hartuko dute.
Haur Hezkuntzako jolasak: euskarekiko jarrera egokiak bultzatzeko asmoz kantu eta jolasen zenbait saio antolatzen ditugu.
Jolas orduan euskaraz: euskararen erabilpena areagotzeko patioan ikasleekin jolas bideratuak jorratuko ditugu. Mahai jolasak jangelan zikloka antolatuta.
Sare sozialak: sare sozialei buruzko hitzaldiak egingo dira. Ertzaintzak eskainiko die LH6 eta DBH4ko ikasleei, eta LH5 eta DBH1,2ko ikasleeei “pantallas amigas”-ekoak eskainiko die
Arrauna: LHko 5 eta 6. mailako ikasleek eta DBHko ikasleek parte hartuko dute 6 saioko ikastaro trinko batean, Orioko Arraun Elkarteko laguntzarekin.
Herri kirola: herri kiroletako Federazioarekin LH 5, 6. mailako ikasleek egingo dute.
Surf: DBH 3. eta 4.mailako ikasleek ikastaroa egingo dute.
Kirol egokitua: DBHko ikasleentzat.
Bide Heziketa: LH eta DBHko ikasleekin egiten da. DBH 4ko ikasleek DYArekin lehen sorospenak egingo dituzte
Alkoholaren eta beste drogen inguruko lanketa: DBHko ikasleekin egingo da.
Sexu heziketa: LH6 eta DBH2, 4ko ikasleentzat.
Kantu saioa: HH eta LHko ikasleak arituko dira.
Irratia: ikasleek hilean behin irrati saio bat prestatuko dute. Aurkezleak LH4., 5. eta 6.mailako ikasleak izango dira
Osasuntsu bizi: osasun ohiturak barneratzeko hainbat ekintza antolatuko dira eskola mailan urtean zehar; horien artean "osasun astea"
Azaroak 25: "Emakumeen Aurkako Indarkeriarik Ez". Mankomunitateak antolatutako hainbat ekintzetan parte hartuko da
Martxoak 8: "Emakumearen Nazioarteko Eguna". Mankomunitateak antolatutako hainbat ekintzetan parte hartuko da
Maiatzaren 17: "Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna". Mankomunitateak antolatutako hainbat ekintzetan parte hartuko da
Txangoak:
Ikasleari eguneroko esparrutik ateratzeko aukera ematen diote, era honetara beste esperientzi ezberdinak bizi ditzan.
Irtenaldi hauek helburu hauekin egiten dira:
- Ingurua ezagutu, harremanak indartu eta ongi pasa.
- Gairen bat sakondu.
- Euskara sakondu.
Haur Hezkuntza
|
1.HIRUHILEKOA |
2.HIRUHILEKOA |
3.HIRUHILEKOA |
|
Abaromendiko zelaiak San Juan Hondartzako parkea Uko, Goxokiko, Goiko kaleko, Xaloan atzeko eta tirolinetako parkeak Itsaspe
|
Abaromendiko zelaiak San Juan Hondartzako parkea Uko, Goxokiko, Goiko kaleko, Xaloan atzeko eta tirolinetako parkeak Itsaspe
|
Abaromendiko zelaiak San Juan Hondartzako parkea Uko, Goxokiko, Goiko kaleko, Xaloan atzeko eta tirolinetako parkeak Itsaspe |
Lehen Hezkuntza
|
1.HIRUHILEKOA |
2.HIRUHILEKOA |
3.HIRUHILEKOA |
|
Itsaspe 1,2 Kukuarri 3,4 Orio,alde zaharra(1,2,3,4) Herrira irteerak 5,6 |
Zarauzko kanpinera oinez 1,2 Herri buelta 3 EROSKI(3) posible bada Covida dela eta Herrira irteerak 5,6 Xabier Alberdi 5,6
|
Hondartzako parkea(1,2) Haize orrazia(3) Zarauzko hondartza 3,4 Ikasturte bukaera txangoa(1,2) Herrira irteerak 5,6 |
DBH
|
1.HIRUHILEKOA |
2.HIRUHILEKOA |
3.HIRUHILEKOA |
|
Padel surf (1,2,3,4) Arrauna (1,2,3,4)
|
Txuri Urdin (1,2) Curling (3,4) Zumaiako Flisha (3,4) Zinema euskaraz(1,2,3,4) on line Done Jakue bidea (1) |
Lanbide heziketa /LIZARDI/OLH-KO Ikastetxera (4) posible bada Covida dela eta Oiartzungo eskolarekin elkartrukea (1) Urte bukaerako irteera |
Euskararen Nazioarteko eguna: euskaraldia eta euskararen eguna, abenduaren 3an, ospatuko dira.
San Martin, San Tomas, Olentzero jaia, San Sebastian, Santa Ageda eta inauteriak: jai ohitura hauek aurten egoera berezia dela eta beste era batean antolatuko dira; jende pilaketa ekiditeko eta ohitura ez galtzeko mailaka ospatuko dira.
Eskola zabalik: aurre-matrikula hasieraren aurreko larunbatean eskolako ateak zabalduko ditugu COVID19aren protokoloak uzten badu.
Apirilak 23: "Liburuaren eguna" ospatuko dugu.
Eskola eguna: COVID19aren eboluzioaren arabera, klaseak bukatu aurreko larunbatean izango da.