Hasiera »

KOKAPENA

 

Orioko Zaragueta Herri Eskolako Hezkuntza Proiektua

 

Ikusi PDF-a (deskarga)

Eskuartean daukazun dokumentu hau Orioko Zaragueta Herri Eskolako Hezkuntza Proiektua da.

Zaragueta Herri Eskola Orioko ikastetxe publikoa da eta 2 urtetik 16 urte bitarteko neska-mutilen garapen osoaren aldeko lanean dihardu.

Gure eguneroko jardunak izaera eta ezaugarri propioak ditu. Guk dokumentu hau horien adierazgarri izatea nahi genuke.

Hezkuntza Proiektuak izaera bikoitza du: batetik, egiten den guztiaren oinarri izan behar du, eta bestetik, ikasturtez ikasturte egiten denari koherentzia eta orokortasuna eman behar dio. Gure eskolan gurasoak eta irakasleak ikasleen garapenean parte aktiboa gara, eta gure ekarpenak koordinatuta egoten dira. Beraz, dokumentu hau denon arteko lanaren ondorioa da.

Eskola bizirik dago eta horren adierazgarri dira urtetan egin diren berrikuntza-proiektuak eta irakasleen etengabeko formazioa. Baina berrikuntza eta proiektu guztiek oinarri sendoa behar dute eta Hezkuntza Proiektuaren helburu nagusia horixe da, egunero eraikitzen denari sendotasuna ematea: zer garen eta zertara joan nahi dugun azaltzen da hemen.

Lan honen bidez gure berri izan dezazun nahi dugu.

 

HISTORIA

Gure ikastetxea 1972an sortu zen, Orion eskola berria eraiki zenean, Abeslari kalean. Bertan Orioko eskolaumeak bildu ziren, Aiakoekin batera. Eskolak Juan Zaragueta jaunaren izena hartu zuen, Orion jaiotako apaiz pedagogo, filosofo eta pentsalariaren omenez.

Eskola sortu zen garaian euskal gizartean aldaketa handiak ari ziren gertatzen eta eskolak ahalegin handia egin behar izan zuen egoera berrira egokitzeko: euskarazko irakaskuntza, pedagogia-berrikuntza, gurasoen partaidetza eskolaren kudeaketan...

Egoera politikoak aukera eman zuenetik, Zaragueta Herri Eskolak bere lan-jarduna euskalduntzeari ekin zion, geroztik hori lortzea erronka handi bat izan da gure eskolarentzat. Artean irakaskuntza erabat gazteleraz ematen zen garaian, gure eskolak Gipuzkoako beste bostekin batera esperientzia bat jarri zuen martxan euskara sartzeko. Oso lan nekagarria izan zen, baina gurasoen indarrari esker, bidea ireki zen, aurrena euskara gai bezala emateko, ondoren Haur Hezkuntzan B eta D ereduak ezartzeko, eta azkenik D ereduko ikastetxe bilakatzeko.

Euskara irakasteak berrikuntza pedagogikoa ekarri zuen berekin. Haurraren heziketaren inguruko azken pentsamoldeen ildotik lan egin zen: prestakuntza-ikastaro bereziak, Unibertsitatearen aholkularitza, arte- hezkuntzaren trataera berezia...

Herriko kultur giroak ere antzeman zion eskolako lan-jarduera berriari: abesbatza, kultur txangoak, antzerkia... Kiroletan oso maila oneko taldeak izan zituen, saskibaloian eta atletismoan. Eskolako gelak herriko taldeei ireki zitzaizkien, irakastorduetatik kanpo: dantza taldea, musika-entsaioak, arabiera-ikastaroa, euskara erakusteko gau-eskolak...

1983an ikastetxe berrira pasa ziren 3. mailatik gorako ikasleak, gaur egun dugun hondartza ondoko ikastetxera. Pixkanaka, ondorengo urteetan utzi ziren herri guneko bi eraikinak.

Eta hortxe jarraitzen dugu, ingurune paregabean, gure aurrekoek zabaldutako bidea eginez eta Orioko herriari kalitatezko euskal eskola publikoa eskaintzen.

Zaragueta Herri Eskola Orioko eskola publikoa da, eta, horregatik, Udalak ardura handia du eskolarekiko; baita, Hezkuntza Sailak ere, Euskal Herriko hezkuntza sarearen barruan eskola publikoa baita, berez, bere-berea.

Zaragueta herriarentzako eskola irekia eta hurbila da, tratu familiarra eta giro atsegina eskaintzen duena; eta ingurune zoragarrian kokatuta dago.

ESKOLAREN EZAUGARRIAK

Euskalduna: Gure ikastetxea, herria bezalaxe, euskalduna da, beraz euskara da gure eguneroko bizitzako eta ikasketetako hizkuntza nagusia. Eta, jakina, euskal kultura eta ohiturak bultzatzen dira. Gaztelera Lehen Hezkuntzako aurreneko mailan hasten gara lantzen. Hizkuntzen alderdi komunikatiboak lehenesten ditugu, batez ere txikienekin.

Inklusiboa: Ikasle guztiek beren gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten, eskolak lantzen duen hezkuntza ikasleen ezaugarrietan oinarrituta dago, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu egoki baten barruan. Premia bereziak dauzkaten ikasleen beharrei era egokian erantzuten saiatzen da.

Hezkidetzagilea: Hezkidetza naturaltasunez bizitzen ahalegintzen da, sexuagatik bereizketarik izan ez dadin, nork bere sexualitatea, eta besteena, onartzeko. Sexu-heziketako tabuak gainditzea eta hizkuntza ez sexistan heztea dugu helburu.

Anitza: Pluralismoa bultzatzen duen eskola da, ume guztien izaera, iritziak eta agerpenak onartzen dituena. Ikasleek informazio mota ezberdinak modu objektibo batez jaso ditzaten saiatzen da, horrela, pertsona kritikoak heziz.

Berritzailea: Eskolaren jardueran, irakasleen prestakuntza prozesu iraunkorra da. Irakasleek egokitzen joan behar dute, garatzen ari diren metodologietara, teknologia berrietara eta inguruko errealitate sozialera, eguneroko lanaren inguruan hausnarketa eginez, kalitatezko irakaskuntza lortzeko.

Eleaniztun: Etengabe garatzen ari den gizartean bizitzeko, bertako eta kanpoko hizkuntzak eskaintzen ditu. Ingelesa 4 urtetik aurrera lantzen da…

Akonfesionala: Gure ikastetxea, ideologiari dagokionez, politika eta erlijio alorretan anitza da eta hala izan nahi du.

 

 

 

Ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak praktikan ezagutzea, eta euskararen erabilera bultzatzea. Era berean, eleaniztasunak dituen onurak antzematea eta hirugarren hizkuntzarekiko begirunea eta interesa sortzea.

Gizartean gertatzen ari diren aurrerapenak direla-eta, funtsezkoa da irakasleak etengabeko prestakuntza jarraitzea.

Gure herria, historia eta hizkuntza ezagutzea eta eskolakomunitate osoa haren partaide sentiaraztea.

Irakasleek, gurasoek eta ikasleek ikastetxearen kudeaketan parte hartzeko duten eskubidea sustatzea eta bermatzea.

Gizartean ematen diren zientzia-berrikuntzak eta teknologia - aldaketak lehentasunez tratatzea, ikasleen irakaskuntzaprozesuan integratuz.

Ikaslearen garapen eta nortasun integrala bermatzea: norbanakoarena eta soziala. Batetik, gaitasun eta jarrera kritikoa sustatzea, balore demokratikoetan oinarrituta. Bestetik, elkar-bizitzako baloreetatik abiatuz aniztasunaren errespetuan heztea (berdintasuna, elkartasuna...).

Norbere sexualitatea eta besteena onartuz, sexu-heziketako tabuak gainditzea eta hizkera ez sexistan heztea.

Errespetuzko jarreran heztea: bai pertsonentzat, bai ingurumenarentzat eta baita baliabideentzat ere.

Eskola inklusiborantz goazela kontuan izatea aldiro-aldiro. Eskolak, hezkuntza-komunitatea den heinean, bertako partaide guztiei beren gaitasunak garatzeko aukera ematea, inor baztertu gabe. Aniztasuna (edozein arlotan dela ere) aberastasun bezala bizitzea.

Gure pedagogia ildoa ondoko puntuotan oinarritzen da:

• Saiatzen gara ikaslea bere dimentsio afektibo-emozionalean, sensorial- motorean, harremanezkoan eta kognitiboan garatu dadin. Txikitxikitatik alderdi afektibo-emozionalak baldintzatzen du haurraren garapena, horregatik lehentasuna du gure lanean.

• Ikaslea aktiboki inplikatzen dugu bere ikaskuntza - prozesuan eta bera da jardueraren abiapuntua.

• Adin desberdineko ikasle taldeen aberastasunaz baliatzen gara ikaskuntza prozesuan. Txikiek handiengandik ikasten dute, eta zaharragoak jabetu egiten dira dakitenaz gazteagoen aurrean, kontzienteagoak egiten dira.

• Familiekin bat egiten dugu ikasleen garapen-prozesuan lagungarri izateko. Bestalde, familia osoa da protagonista eskolako bizitzan. • Lantzen diren gaien funtzionaltasuna zaintzen dugu. Gizartean dauden kezkak, ekarriz bat egiten dugu gaur egungo gizartearekin.

• Ikaslea da bere garapenaren protagonista nagusia, eta irakaslea laguntzaile da ikaslearen ikaste-prozesuan eta garapenean.

• Ikasteko era: ikerketa, manipulazioa, tresnak bilatzea, informazioa kudeatzea... Gaur egungo gizartean informazioa guztion eskura dugu eta irizpide garbiak eduki behar dira aukeratzeko garaian, horregatik iritzi kritikoa sustatzen ahalegintzen gara.

• Elkarrekintzan sortzen diren gatazkak hitz eginez konpontzen ditugu. Elkarrenganako errespetua zaindu beharra, besteen ikuspuntuak ulertaraztea...

• Lan kooperatiboak dituen onurak geureganatzen ahalegintzen gara; hau da, elkarrekin lan egitea, denon artean (nork bere ahalmenaren arabera) helburu jakinetara iristeko.

DBH Zaragueta Herri Eskolan

2013/2014 ikasturtetik aurrera Zaragueta Herri Eskola Gipuzkoako lehen ikastetxe publiko integratua (IPI) izango da. Gure ikasleek derrigorrezko hezkuntzaren hiru etapak: HH, LH eta DBH (2-16 urte) Orion eskola publikoan egin ahal izango dituzte.


IKASTURTEKO EGINKIZUN PEDAGOGIKOAK

  • Zaragueta herri eskolako klaustroak, mintegi eta jardunaldietan parte hartuz, Curriculum berriaren proposamenen jarraipena egin eta aztertzeko barruko dinamika bat aurrera eramango du.
  • Hizkuntza Normalizazio Plangintzarekin jarraituko da non bat-bateko komunikazio ohiturak euskaraz bultzatzea eta euskararen erabilpena zabaltzea duen helburu.
  • lngurugiroa: Kurtsoan zehar ingurugiroa maitatzeko eta babesteko proiektu ezberdinak landuko ditu.

IRAKASLEGOAREN ETENGABEKO FORMAKUNTZA

Azkeneko urte hauetan Eskolako irakaslegoak Urola-Kostako Berritzeguneko eta beste erakundeetako prestakuntza egitasmo ezberdinetan parte hartu du eta aurten ere Formakuntza Plangintzarekin jarraituko du.

Ikasturtean irakasleen formakuntza honako gai hauetan oinarrituko da:

  • Zuzendari mintegia.
  • HNP (hizkuntza normalkuntza plana)
  • Eskola 2.0
  • IKT ikastetxe eredua.
  • Musika Mintegia.
  • Aholkularia, orientatzailea, PT

JARDUERAK PEDAGOGIKOAK

Igeriketa: Ikastaro trinkoa LH2-3  irailaren 23tik urriaren 18ra eta LH1 apirilaren 27tik maiatzaren 22ra.

Baratza: baratzaren antolaketa ingurumen batzordeak eramango du.

Honen helburua ez da produktuak saltzea, ikasleek nondik eta nola sortzen diren ikustea baizik.

Konposta: eskolako hondakin organikoen kudeaketa. LHko 2. et 3. ziklokoek eta DBHko  maila guztietako  ikasleek konpostaren jarraipena aurrera eramango dut

Ingurugiroa: kurtsoan zehar ingurugiroa maitatzeko eta babesteko proiektu ezberdinak landuko ditugu.

Idazleak eskolan: Irakurtzeko zaletasuna lantzeko asmoz idazle bat etorriko da eskolara.

Piano entzunaldia: Haur Hezkuntzako ikasleentzat piano entzunaldia antolatuko da.

Udal Literatur eta marrazki lehiaketa: LHko ikasleek gure herrian antolatzen den literatur eta marrazki lehiaketan parte hartuko dute.

Haur Hezkuntzako gurasoekin jolasak: Euskarekiko jarrera egokiak bultzatzeko asmoz kantu eta jolasen zenbait saio antolatzen ditugu gurasoentzat.

Patioko jolasak euskaraz: Euskararen erabilpena areagotzeko patioan ikasleekin jolas bideratuak jorratuko ditugu.

Proiektu telematikoak: Informazioa eta komunikazioaren teknologiak bultzatzeko asmoz “Pelutxe” eta “Asmakilo” proiektuetan parte hartuko dute HH 5 urte eta LH 1. eta 2.mailakoak.

Arrauna: Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko ikasleek parte hartuko dute 6 saioko ikastaro trinko batean, Orioko Arraun Elkarteko laguntzarekin.

Txangoak: Ikasleari eguneroko esparrutik ateratzeko aukera ematen diote, era honetara beste esperientzi ezberdinak bizi ditzan.

Irtenaldi hauek helburu hauekin egiten dira:

  • Ingurua ezagutu, harremanak indartu eta ongi pasa.
  • Gairen bat sakondu.
  • Euskara sakondu.

 

 

 

 

 

 

HEZKUNTZA SISTEMAREN ANTOLAKETA

 Derrigorrezko Hezkuntzak bi etapa ditu:Lehen Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).

Gure ikastetxeak Haur hezkuntza etapa ere eskaintzen du.

DERRIGORREZKO HEZKUNTZA SISTEMA

1.zikloa…………0-2 urte

2.zikloa…………3-5 urte

HAUR HEZKUNTZA

1.zikloa…….…..6-8 urte

2.zikloa ……….…8-10 urte

3.zikloa……....…10-12 urte

LEHEN HEZKUNTZA

1.zikloa…………12-14 urte

2.zikloa…………14-16 urte

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

antolaketa

 

ORGANIGRAMA PEDAGOGIKOA

Zuzendaritza taldea

Zuzendaria: Rosa Velez

Ikasketaburua: Cristina Olasagasti

Ikasketaburu albokoa: Ana Ilarramendi

Idazkaria: Izaskun Azkue

Irakasle Tutoreak

HAUR HEZKUNTZA

  • 2. urte A: Ainhoa Zumeta
  • 2. urte B: Naroa Etxeberria
  • 3. urte : Maribel Camacho
  • 4. urte : Leire Iruretagoiena- Ainara Mugika
  • 5. urte A: Marije Pikabea
  • 6. urte B: Ilazki Goikoetxea

LEHEN HEZKUNTZA

  • 1. maila: Julen Barriuso
  • 2. maila A: Marije G. Txabarri
  • 2. maila B: Carmen Montoya
  • 3. maila : Iñaki Agirresarobe
  • 4. maila A: Karmele Sarasola
  • 4. maila B: Marije Arzelus- Estibaliz Sanchez
  • 5. maila : Igone Mantzizidor
  • 6. maila A: Juanjo Zubizarreta
  • 6. maila  B: Txetxu Lete

DBH

  • 1. maila: Yon Sarasola
  • 2. maila: Belen Aberasturi
  • 3. maila: Ane Solaberrieta
  • 4. maila: Olatz Mitxelena

Espezialistak

HIPI: Begoña Rouco
Hezitzailea: Maite Bilbao, Susana Urien eta Miren Unanue
Terapeutika: Maitane Unanue,  Aritz Baraibar, Begona Rouco eta Silvia Lopez

Aholkularia: Jaione Diez
Orientatzailea: Lidia Jaca
Musika: Eli Aldabaldetreku, Iker Nausia
Ingelesa: Leire Lizarralde, Leire Sagastibeltza, Leire Azkue
Gazte Literatura: Belen Aberasturi
Geografía eta Historia: Ibon Gereka eta Maialen Aranguren
Teknologia: Iosu Beristain
Biologia-Geologia: Ana Illarramendi eta Susana Agirre

Fisika eta kimika: Susana Agirre
Euskara eta literatura: Olatz Mitxelena eta Dorleta Davoz

Informatika: Esteban Larrañaga eta Iosu Beristain
Gorputz hezkuntza: Esteban Larrañaga, Jon Sarasola eta Joserra Eskibel

Matematika: Ane Solaberrieta eta Lander Sarasola 

 

Aholkularitza zerbitzua  

Psikologoa: Mª Jose Garmendia

Logopeda: Karen Tejado

Beste langileak

Sukaldariak: Cristina Torre, Itziar Etxeberria

Jangela zaindariak: ldoia Uranga, Ana Illarramendi, Edurne Zubiaurre, M. Carmen Alberdi, Mª Carmen Egurza, Begoña Azkue, Mertxe lkutza, Rosa Aramendi eta Olaia Eizagirre

Zaintzako langilea: Lurdes Arregi

Garraioa: Edurne Zubiaurre

Garraio-Patioko zaintza: Mª Carmen Egurza.

Garbiketa: Marisa Tamayo, Begoña Sarasua eta Gurutze Larrañaga

Kontserje eta mantenua: Klaudio Etxeberria

 

ORDUTEGIA

HH ETA LH

Ikasturtekoa: 09:00- 12:30 eta 14:30- 16:00

Irailean eta ekainean goizeko lan egunak : 09:00 – 13:00

Egun hauetan ere, jangela zerbitzua izaten da eta garraioa 14:00tan irteten da eskolatik.

DBH

Astelehena, asteartea eta osteguna: 08:30-13.00 eta 14:30-16:30

Asteazkena eta ostirala: 08:30-14:30

Irailean eta Ekainean: jardunaldi trinkoa. 08:30-14:30


    • Helbidea, telefonoa edota kontu korrontea aldatzen baduzue abisatu eskolan.
    • Haurra gaixotzen bada eskolara abisatu. Haurrak gaixorik daudenean ez dute eskolara etorri behar, deskantsuarekin, etxean sendatu behar dute.
    • Material kuota ikasleko ordaintzen da: 40€ izango da eta otsailean kontu korrontetik kobratuko dute.
    • Irteerak: egun batekoak direnean ikasleek tutoreei dirua gelara ekarriko diete. Gaua kanpoan pasa behar den irteeretan eskolako kontu korrontean ordainketa egin beharko da eta agiria tutoreei ekarri irteera egin aurretik. Eskolako kontu korronte zenbakia: 2095 5381 18 10600784

IKASTETXEKO SEGURTASUNA  ETA OSASUNA

Egoki hornituriko botikina daukagu behar denerako.

Zuen seme edo alabak eskola ordutan botikaren bat hartu behar izanez gero, medikuaren idatzia ekarri behar du. Bertan azalduko da zein botika, zenbat eta noiz hartu behar duen ondo zehaztuta.

Arretaz zainduko dira eragile kutsatzaileak, hala nola, zorriak, odol jarioak birusak... Baita eskolako garbitasuna, alderdi honetan izan dezakeen ondorioengatik.

Osakidetzaren planaren barruan 6 eta 16 urteko ikasleei dagozkien errebisioa, eskolan bertan egingo zaie. 4 urtekoei berriz, ikusmenaren frogak pasako zaizkie.

Extintore, desinfektazio eta desratizazio kontrolak udalak bere garaian egin ditzan zainduko da.