HELBURUAK:

  1. Euskal Eskola Publikoaren legeak eta indarrean diren gainerako xedapenek diotenaren arabera, Juan Zaragueta IPIko familiak ikastetxearen jardunean eta kudeaketan  parte aktiboak izango dira.
  2. Familiak  seme-alaben eta ardurapekoen heziketarekin zerikusia duten gaietan lagundu, aholku eman  eta  jadueren suspergarri izango dira.
  3. Familiak irakaskuntzaren kalitatea etengabe hobetzen lagunduko du:  bai didaktikari dagokionez, bai formazioari dagokionez, bai ikaslearen ahalmen teknikoari dagokionez, oreka pertsonala indartuz eta giza elkartasunaean, justizian eta askatasunean oinarrituriko balioak eta sentimenak landuz.
  4. Familiek ikasleen formaziorako jarduera osagarriak antolatuko dituzte, bai gizarte alorrekoak , bai kultura, arte eta kiroletakoak.

Helburu horiek guztiak gauzatzeko, legeak ezartzen dituen jarraibideak beteta, ekintza hauek eramango dira aurrera:

  • Eskola orduz kanpoko jarduerak eta eskolako jardueren osagarri direnak antolatzea:  kirol txapelketak, ekintza soziokulturalak, hitzaldiak, formazio ikastaroak, guraso eskola etab...
  • Elkarteak ekonomia baliabideak eskuratzeko egoki ikusten diren ekintza ekonomikoak egitea.
  • Legeak edo estatutuek agintzen dutenaren araberako era guztietako eta edozein baliotako ondasunak eskuratu eta jabetzan izatea, eta era guztietako ekintzak eta kontratuak egitea. 

GURASO ESKOLA: Zaragueta Herri Eskolak Udalarekin elkarlanean prestatutako programa da "GURASO ESKOLA" Udalaren Prebentzio Planaren barruan, non gurasoen intereserako gaiak aztertzen dira.

MATRIKULAZIO KANPAINA, HITZALDIAK/IKASTAROAK:

Urtean zehar bidaltzen da informazioa.

KIROLA: Kirol desberdinetan entrenatzaile eta ordezkari.

ORIOKO KROS TXIKIA: 2.010.en urtean ospatu zen lehena. Hurrengo urteetan jarraipena emateko asmoz eta eragozpenik sortu ezean, Otsaileko lehen igandean ospatuko genuke urtero. 

BIZIKLETA EGUNA: Urtero hirugarren hiruhilekoan.

TAILERRAK: Margotzeko tailerrak, musika tailerra, dantza tailerra...

FESTAK: San Martinetan gaztain erre jana, Santo Tomasetan txistorrada, gabonetan herritik zehar kantatzen, inauterietan txokolatada, kurtso bukaerako festa, etab...

Eskolako aginte organoetan duen ordezkaritza eta partehartzeaz gain, elkarte honek ohiko lan eta ardurekin jardungo du: eskolaz kanpoko ekintzak, diru-laguntzak, eskolako festen antolaketak, ikasliburuen salerosketa, txandalak, kamisetak, e.a. Guraso  elkarteko kuota familiako ordaintzen da eta 35€ izango da urtekoa.

Edozein motatako ekarpenak egin ahal izateko Guraso Elkarteak gutunontzia jarrita dauka eskolan.

 

Lehendakaria: JOSEBA DEL OLMO

Lehendakariordea: ARANTXA LANDA

Idazkaria: NEREA ARRIAGA

1. Bokala: RUTH ETXEBERRIA ESNAL

2. Bokala: MIKAL ETXEBERRIA ESNAL

3. Bokala: NAIARA PERTUSA

4. Bokala: IRATXE Gcia de VICUÑA

5. Bokala: RAFA Glez de TXABARRI

6. Bokala: MARINA FRIAS

7. Bokala: JAIONE GOIKOETXEA

8. Bokala: IDOIA SAN SEBASTIAN