Hasiera »

HELBURUAK:

  1. Zaragueta Herri Eskolako ikasleen gurasoak ikastetxearen jardunean eta kudeaketan erabateko partehartzea izateko duten eskubidea sustatzea eta begiratzea, Euskal Eskola Publikoaren legeak eta indarrean diren gainerako xedapenek diotenaren arabera.
  2. Gurasoei beren seme-alaben eta ardurapekoen heziketarekin zerikusia duten gaietan laguntzea, aholku ematea eta beren jadueren suspergarri izatea.
  3. Irakaskuntzaren kalitatea etengabe hobetzea, bai didaktikari dagokionez bai formazioari dagokionez, ikaslearen ahalmen teknikoa eta oreka pertsonala indartuz eta giza elkartasunaean, justizian eta askatasunean oinarrituriko balioak eta sentimenak landuz.
  4. Gurasoen zein ikasleen formaziorako jarduera osagarriak antolatzea, bai gizarte alorrekoak eta bai kultura, arte edo kiroletakoak ere.

Helburu horiek guztiak gauzatzeko, aurretik legeak ezartzen dituen jarraibideak beteta, hemen zerrendatuta agertzen diren ekintza hauek, edota agertzen ez diren beste hainbat eramango dira aurrera:

  • Eskola orduez kanpoko jarduerak eta eskolako jardueren osagarri direnak antolatzea, adibidez, mendi irteerak, kirol txapelketak, ekintza soziokulturalak etab...
  • Elkartearen helburuak bete ahal izateko behar diren ekonomia baliabideak eskuratzeko egoki ikusten diren ekintza ekonomikoak.
  • Era guztietako eta edozein baliotako ondasunak eskuratu eta jabetzan izatea, eta era guztietako ekintzak eta kontratuak egitea. Legeak edo estatutuek agintzen dutenaren araberako ekintzak.
  • Hitzaldiak, formazio ikastaroak, guraso eskola etab...

GURASO ESKOLA: Zaragueta Herri Eskolak Udalarekin elkarlanean prestatutako programa da "GURASO ESKOLA" Udalaren Prebentzio Planaren barruan, non gurasoen intereserako gaiak aztertzen dira.

MATRIKULAZIO KANPAINA, HITZALDIAK/IKASTAROAK:

Urtean zehar bidaltzen da informazioa.

KIROLA: Kirol desberdinetan entrenatzaile eta ordezkari.

MENDI TXANGOAK: Familiekin antolatutako mendi irteerak, leku desberdinetara kultur bisitak etab...

ORIOKO KROS TXIKIA: 2.010.en urtean ospatu zen lehena. Hurrengo urteetan jarraipena emateko asmoz eta eragozpenik sortu ezean, Otsaileko lehen igandean ospatuko genuke urtero. 

BIZIKLETA EGUNA: Urtero hirugarren hiruhilekoan.

TAILERRAK: Margotzeko tailerrak, musika tailerra, dantza tailerra...

FESTAK: San Martinetan gaztain erre jana, Santo Tomasetan txistorrada, gabonetan herritik zehar kantatzen, inauterietan txokolatada, kurtso bukaerako festa, etab...

Eskolako aginte organoetan duen ordezkaritza eta partehartzeaz gain, elkarte honek ohiko lan eta ardurekin jardungo du: eskolaz kanpoko ekintzak, diru-laguntzak, eskolako festen antolaketak, ikasliburuen salerosketa, txandalak, kamisetak, e.a. Guraso  elkarteko kuota familiako ordaintzen da eta 30€ izango da urtekoa.

Edozein motatako ekarpenak egin ahal izateko Guraso Elkarteak gutunontzia jarrita dauka eskolan.

 

Lehendakaria: JOSEBA DEL OLMO

Lehendakariordea: ARANTXA LANDA

Idazkaria: NEREA ARRIAGA

1. Bokala: RUTH ETXEBERRIA ESNAL

2. Bokala: MIKAL ETXEBERRIA ESNAL

3. Bokala: NAIARA PERTUSA

4. Bokala: IRATXE Gcia de VICUÑA

5. Bokala: RAFA Glez de TXABARRI

6. Bokala: MARINA FRIAS

7. Bokala: JAIONE GOIKOETXEA

8. Bokala: IDOIA SAN SEBASTIAN