Abenduan hainbat eta hainbat ekintza berezi egin ditugu haur hezkuntzako ikasle eta irakasleok. Hilaren 16an, ostirala, ekoguneko haur parkean ibili ginen. 19an, astelehenean, marimaistra haureskolako ttikiei eta eguneko egoitzako aiton-amonei gabon giroko abestiak eskaini genizkien. 21ean santo tomas eguna, esperientzia eskolakoak taloak egiten erakutsi ziguten, eta egin ondoren jan genituen. Eta azkenik 23an olentzero etorri […]