2021-09-30

Urriaren 2tik aurrera asteburuetan eta jai egunetan eskolako kanpo eremuak herritarrei irekita egoteko,  IPI Zaragueta Herri Eskolaren eta Udalaren arteko  akordioaren berri eman nahi dizuegu.

 

Akordio hau ondorengo baldintzetan adostu da:

  • 2021eko urriaren 2tik aurrera jarriko da martxan. Hala ere, 2021eko urriaren 2tik abenduaren 13ra probaldi bat ezarriko da. Probaldia igaro ondoren bi aldeen artean adostuko da akordioak bere horretan jarraitzen duen, bertan behera geratzen den ala baldintzak aldatuko diren
  • Asteburu eta jai egunetan goizeko 10:00etan irekiko da eskola-eremua eta 20:00etan itxiko da.
  • Udaltzaingoa arduratuko da irekitzeaz eta ixteaz.
  • Kanpo eremuak bakarrik erabili ahalko dituzte herritarrek. Ikastetxeko eraikina ez da irekita egongo eta, beraz, ez da sarbiderik izango komunera
  • Udaleko garbitzaileak arduratuko dira astelehen goizetan jolastokia garbitzeaz eta zabor ontziak hustutzeaz. Goizeko 8:30erako garbitzaileen ibilgailuak eskola-eremutik kanpo egongo dira
  • Udalaren ardura izango da asteburuan eskola-eremua irekita dagoen orduetan eraikinean eta jolastokian sor daitezkeen kalteak konpontzea
  • Udaltzaingoak herriko beste eremu publikoei ematen dien zaintza bera emango dio.
IPI Zaragueta Herri Eskola
telefonoa943 899 243
helbidea
Abaromendi 11,20810 ORIO
Kokapena
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookie-ak erabiltzea
Cookie-en politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika