Berritasun eder batekin gatoz, hilabeteak lanean aritu ondoren, aurki Baleatik Baleara mahai-jolasa salgai izango da. Gorde zurea ale guztiak ahitu baino lehen!
Datorren maiatzaren 14an Balearen Eguna ospatuko da herrian, azken balea harrapatu zenetik 121 urtera. Orioko Udalak kartel lehiaketa bat antolatu du, eta Naroa Azkue Etxeberria gure ikasleak 18 urtez azpiko saria eskuratu du. Zorionak Naroa eta gainontzeko saridunei!
Dakizuen bezela aste honetan (apirilak 8an) korrikak Orio zeharkatuko du.
Eskolak korrituko duen kilometroa honako hau da:
Beste alde batetik, Korrika txikiaren ibilbidea atxikitzen dizuegu, bertan, eskolako maila bakoitzak korrituko duen tartea azaltzen da. Hasiera ordua 15:00ean izango da eta apirilaren 7an ospatuko dugu. Pandemia dela eta, maila bakoitzak bere partea bakarrik korrituko du; ez dute ibilbide guztia osatuko!
Baikararekin batera, eskatu dugu Orion ere 3 urteko haurrentzako ikaspostuen erdiak behintzat publikoak izatea. Donostian izan da prentsaurrekoa eta bertan izan dira gure ordezkariak.
Idurre Lizarralde gurasoak Gipuzkoako eskola publikoen eskaria irakurri du, eta Ainhoa Zumeta zuzendaria ere han izan da.
Hemen Berria egunkariak egin duen albistea eta argazkia.
Karkarakoa hemen
Atzo, martxoaren 14an, Donostiako Aquariumean izan zen eskolako zuzendari Ainhoa Zumeta Itsaso Zirkularrak egitasmoaren aurkezpenean. Egitasmo honetan, Euskal Herriko hondartzak eta ibaiak garbitzeko sei jardunaldi aurreikusten dira, eta Zaraguetako eskola komunitateak Antilla hondartza garbituko du. Donostiako Aquariumak eta eskolak lotura berezia dugu Vicente Zaraguetarekin izandako harremana tarteko, eta horregatik jaso dugu egitasmoan parte hartzeko gonbidapena.
Xehetasun gehiago Karkarako albiste honetan
21-22 ikasturte honetan, DBH-ko ikasle guztiek drogomenpekotasuna landu dute SASOIAN taldeko hezitzaileen bitartez. Prebentzio lana hau, ez da soilik eskolaren ardura, familiena ere bada. Hau kontuan izanda,gai honen inguruko hitzaldira gonbidatu ditugu DBHko gurasoak. Hitzaldia, Ainhoa, Sasoian taldeko kideak bideratuko du, eta gai hauek aztertuko dira:
– Tailerretan ikasleekin egindakoaren eta ikusitakoaren itzulketa.
– Drogomenpekotasunaren prebentzio lanaren esanahia eta zentzu zabala.
Hitzaldia, OTSAILAREN 22n, asteartearekin, 15:00etatik 16:30era izango da, eskolan bertan.
*Hitzaldi hau prestatzeko, parte hartuko dutenen kopuruaren kudeaketa ezinbestekoa da. Beraz parte hartzea eta osasun neurriak ziurtatze aldera, etortzea pentsatzen duten gurasoek aldez aurretik eman beharko dute izena. Horretarako, ikasleen bidez ikastetxeari jakinaraztea eskatzen da.
Sahararen alde egingo den Karabana solidarioa dela eta, janari bilketa antolatu dugu Aljeriako Tindoufera bidaltzeko. Han errefuxiatuta dagoen saharar populazioak elikadura krisi larria sufritzen du, eta kanpaina honen helburua, ahal den neurrian, krisi hori arintzea da.
Arroza, pasta, atuna edo sardina oliotan, azukrea, dilistak edo eta konpresak ekartzea proposatzen da, hauek izan baitira, estatu mailan Euskadin biltzea tokatu diren produktuak. Nahi izatera, laguntza ekonomikoa ere eman daiteke. Hauxe da kontu korrontea:
Laboral Kutxa 3035 0080 94 0800054177
Biltzeko azken eguna urtarrilaren 31 izango da. Eskerrik asko aldez aurretik eskolaren izenean, eta animatu saharrarak laguntzera!