Oriokoa,
Oriorena
eta zuretzat
Guregin harremanetan jartzeko:
943 89 92 43
kaixo@zaragueta.eus

Oriokoa,
Oriorena
eta zuretzat
Gruekin kontakutan jartzeko:
943 89 92 43
kaixo@zaragueta.eus
Bertatik bertara irabazi egiten dugulako, etorri eta ezagutu gaitzazu!
Oriokoa
Zaragueta Herri Eskola Orioko eskola publikoa da, gertukoa, familiartekoa eta irekia. Gure erronka egunero-egunero belaunaldi berriak inklusioan, aniztasunean eta jakinminean heztea da.
Oriokoa, mundu zabalekoa eta, jakina, euskalduna!
Euskal kulturaren ezagutza zabaltzen dugu, eta euskararen erabilera bultzatzen, nola gelan hala eguneroko harremanetan. Gure ikasle guztiak euskaraz aritzen dira, besteak beste, euskara eta Euskal Herriko balioak transmititzeaz arduratzen garelako, Orio aktibo baten parte izateko bidean.
Desberdintasunek batu egiten dute
Aniztasuna aberastasun gisa dakusagu, eta den-denak seguru sentituko diren espazioak sortzen ditugu. Gure irakasleak, bereziki, prestatzen ditugu hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko. Pertsona kritikoak hezten ditugu, eta mundura irekiak!






Oriorena
Orion eta Oriori emanak bizi gara. Orioko Curriculuma ardatz, herriaren historia eta herria bera ezagutzen ditugu, eta eskolako komunitate osoa herriaren parte garrantzitsu dela sentiarazten dugu. Eta zer hobeto horretarako festak ospatzea baino: Euskararen eguna, Korrika, San Tomas…











Euskararen eguna, San Martin eguna, Kros txikia, Inauteriak, Martxoaren 8a, Liburuaren eguna, San Tomas, Gabonak, Zirkua, Korri Euskararen eguna, San Martin eguna, Kros txikia, Inauteriak, Martxoaren 8a, Liburuaren eguna, San Tomas, Gabonak, Zirkua, Korri


















Euskararen eguna, San Martin eguna, Kros txikia, Inauteriak, Martxoaren 8a, Liburuaren eguna, San Tomas, Gabonak, Zirkua, Korri Euskararen eguna, San Martin eguna, Kros txikia, Inauteriak, Martxoaren 8a, Liburuaren eguna, San Tomas, Gabonak, Zirkua, Korri



















Gure eskola publikoak giro seguru eta abegitsua eskaintzen du,
ikasleek ikasteko eta hazteko aukera izan dezaten, komunitatearekin lankidetzan
dihardugun bitartean, gure tokiko nortasuna indartzeko eta guztion ongizatea sustatzeko.
Zuretzat
Eskola orduez harago, familia giroan bizi gara eta eskola osatzen dugun familia guztiak taldean, eroso sentitzea nahi dugu. Hezkuntza pertsonalizatuan sinisten dugu. Gure geletako ratioei eta konfidantzazko harremanei esker, sinisten duguna betetzen dugu.
Minutu guztiei ateratzen diegu zukua
Ikasleek era guztietako jarduerez gozatu dezakete musutruk eguerdietan, hala nola judo, psikomotrizitatea, xakea, malabareak eta abar.
Etxeko ataritik eskolako ateraino
Goizez zein arratsaldez, ikasleak autobusez jasotzen ditugu herritik eta auzoetatik. Zaintza zerbitzuari esker, hezitzaile arduradun batekin haurrak eskolan bertan zaintzapean egon daitezke eskolak hasi arte.
Behatzak
miazkatzeraino!
Jangelako ordua ere bada osasun ohitura, garbiketa eta elikadura orekatuak ezagutzeko garaia.
Pedagogia aktiboa
Ikasle bakoitzaren dimentsio afektibo-emozionala, sentsoriomotorea, soziala eta kognitiboa kontuan hartuta lan egiten dugu.
Irakasleok ere hazten jarraitzen dugu
Zaraguetako irakasle taldea etengabe ikasten ari da, puntako eta egungo hezkuntza metodoekin batera.
Elkarrizketan konfiantza
Eskolako eguneroko jarduera eta ekintza berri bakoitzerako, lankidetzan eta komunikazioan sinesten dugu.
Gure ateak irekita daude ikasturte osoan.
Jarri gurekin harremanetan ondoen datorkizun eguna antolatzeko.
Abaromendi 11, 20810 Orio / 943 89 92 43 / kaixo@zaragueta.eus / 012137aa@hezkuntza.net
Gure web orrian esperientziarik onena emateko erabiltzen ditugu cookieak. Konfigurazioan zer cookie erabiltzen ari garen edo desaktibatzen ari garen jakin dezakezu.