Itzulpen
automatikoa

Ekintza egokien saioa

Ekintza egokien saioa           
Ekintza egokien saioa – Gasteiz – 2018ko otsailaren 14a
Pasa den Asteazkenean Zaragueta herri eskolako zuzendaria (Rosa Velez), DBH-ko ikasketa burua (Ana Illarramendi) eta Osasun Proiektuaren koordinatzailea (Jon Aristizabal) Gasteizen egon ziren; Euskadi mailan eskola osasuntsuak sustatzen lanean dabiltzan beste 10 ikastetxerekin batera,” Ekintza egokien saioa” –n parte hartu zuten. Bertan, bakoitzak, bere ikastetxean osasuna bultzatzeko egiten dituen ekintza batzuk aurkeztu zituen. Kasu honetan, Zaragueta Herri Eskolak, “Elikadura Osasuntsua-4.DBH-rako Unitate Didaktikoa” ekimena aurkeztu zuen, aurten egindako ekintza moduan.
Balorazio orokorra oso positiboa izan zen, informazio trukaketa oso interesgarria eman zelako zentro ezberdinen artean. Denon artean ikastetxeak leku osasungarriagoak izateko lanean jarraituko dutela argi dute batzuk eta besteek.