Itzulpen
automatikoa

Zaragueta Herri eskola Orioko curriculuma lantzen: 2018 egutegia

Aurten ere , 4.DBHko ikasleek, azken urte hauetan bezala,  egutegi zoragarria egin dute Orioko Curriculuma ardatz hartuta. Bertan, argazki zaharren bitartez, Orioko gertaera esanguratsuenak ezagutzeko aukera izango dugu hilabetez hilabete.

 

Egutegia, 5 euroren truke, Orioko komertzio askotan erosteko aukera izango duzue: 2. Estankoan, Goizekon,Goxo dendan, Goxokin,  Itsasargin, Iturain estankoan, Kaiua tabernan,  Kepa Loidin, Kutixin, Nikon, Ontzan, Plazako Ogiberrin, Sayaleron eta Xixarion.  Lortutako dirua ikasketa bidaiarako erabiliko dute.

Zorionak!Lan bikaina egin duzue!