Itzulpen
automatikoa

ZARAGUETAK KORRIKAREKIN BAT, ZUK ERE BAI?

Dakizuen bezala, asteazkean KORRIKA igaroko da Oriotik.  Zaraguetak, ohi den moduan, kilometroa erosi du. “Botalekutik” Ortzaika bitarteko kilometroa egokitu zaigu. 00:42 ak inguruan iritsiko da Orioko mugara. Gurekin kilometroan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, guraso, ikasle, ikasle ohi, langile, e.a. guztioi.

Bestalde, asteartean, arratsaldeko 15:15ean KORRIKA txikia abiatuko da hondartzatik. Pausoz pauso Zaraguetako eta ikastolako ikasle zaharrenak abiatuko dira, eta poliki-poliki gainontzekoak batuz, herriko plazara iritsiko gara. Han, denok elkarrekin, mezua entzungo dugu. Eta horrela, bukatutzat emango dugu KORRIKA txikiko ekitaldia.